2017(e)ko ekaina 23, ostirala

Energia - INFOGRAFIAK

DBH 2. mailako ikasleek energia-iturriei buruzko infografia batzuk egin dituzte taldeka. Infografia horietan energia-iturri ezberdinen abantailak, eragozpenak eta horren aurrean egiten dituzten proposamenak agertzen dira.


  






2017(e)ko ekaina 21, asteazkena

Orobiogoitiako inguruak miatzen

DBH 1. mailako ikasleek ikastetxe inguruaren azterketa bat egin dute. Bizidunak (animali eta landareak) eta baita ere gizakiak sortu dituen eraginak behatu dituzte, argazkiak atera, informazioa bildu eta mapa batean kokatu dute behatutako guztia.


2017(e)ko ekaina 20, asteartea

DBHko 2. mailan energiaren erabilera egokirako proposamenak luzatu, justifikatu eta adostu dituzte gelaka. Hauek dira adostutako proposamenak eta egin dituzten justifikazioak.

 

2. DBHko ikasleak Energiaren kudeaketa ikertzen

DBH 2. mailako ikasleek ikastetxean erabiltzen den energiaren ikerketa bat egin dute: zein energia mota erabiltzen den eta zertarako, nolako energia-iturritik lortzen den, erabilera egokia edo desegokia egiten den... Bukaeran erabilera hori hobetzeko proposamenak egin dituzte.

 

2017(e)ko ekaina 15, osteguna

HONTZA EXTREM parkean EKOORDEZKARIAK

Maiatzak 16, HONTZA EXTREM abentura parkean. Ekoordezkariei beraien lana eskertzeko, aurten Eskola Agenda programan partaide aktiboak izateagatik.


hontza extrem 2017

2017(e)ko maiatza 26, ostirala

CONFINT 2017

Apirilaren 27an, EA21 Taillerreko ikasle taldeak antolatuta, 2017eko ESKOLA CONFINTa ospatu genuen ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu zuten eta, bertan, Maiatzaren 17an  Busturiako Euskal Confintera joateko ordezkariak hautatu ziren: EIDER VALENZUELA, BRIAN MARTIN, RAFA FLORES eta MARIO TELLETXEA. Bestalde,topaketa antolatzeko ekolider moduan  MIKEL JAIO izendatu genuen.

ESKOLA CONFINTa

Hemen EUSKADIko CONFINTean egindako lanak 

LAN TALDEAK ETA TAILERRAK             AURKEZPENA

Argazkiak
 ESKOLA CONFINT


EUSKADI CONFINT
euskadiko Confint


Informazio gehiago:    IRAES BLOGA